Orioko Kultura Sailak eskerrak eman dizkie Gabonetako ekitaldietan parte hartu duten eragileei

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 19a

Olentzero eta Mari Domingiri ongi-etorria emateko jendetza bildu zen herrian. (Karkara) Orioko Udalarentzat garrantzitsua da boluntarioen lana, "gainontzeko herritarrek horien lanari esker gozatu baitute Gabonetako hainbat ekimenetan".  Horregatik udaletik eskerrak eman dizkiete Lera taldeari, Otxoteari, Talai Mendiri, Musika Eskolari, Arkuperi, Mandalara taldeari eta beste hainbat boluntariori. "Nahiz eta batzuetan lana neketsua izan zuen ilusioarekin dena errazten duzuelako" aitortu dute udaleko ordezkariek. Ildo horretan, gogorarazi dute hurrengo erronka Balearen Eguna izango dela maiatzaren 14an, eta oriotarrak festan parte hartzera animatu nahi dituzte Orioko Udaletik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide