Euskal Herriko Mus Txapelketaren Orioko kanporaketa jokatuko da larunbatean

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 14a

  Mus jokoan Kolon Txikin. (Aiora Larrañaga/Hitza) Euskal Herriko VIII. Mus Txapelketarako Orioko kanporaketa jokatuko da larunbatean Kolon Txiki tabernan. Asteburuko lehia irabazten duena, otsailaren 20an herrialdeko kanporaketa jokatzeko sailkatuko da. Orioko kanporaketan parte hartu nahi dutenek egunean bertan, txapelketa baino lehen eman beharko dute izena  20 euroren truke. Antolatzaileek jakinarazi dute, "sari potoloak" izango direla.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide