Etxeluzea Gaztetxearen teilatua konponduko du Orioko Udalak

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 4a

Orioko Etxeluzea eraikina. (Orioko Udala) Pasa den astean 2015eko azken udalbatzarra egin zuen Orioko Udalbatzak, eta besteak beste Etxeluzea erakinaren teilatua konpontzea onartu zuten udal taldeek aho batez. Eusko Jaurlaritzaren Gaztedia Sailaren laguntza izango du udalak teilatua erabat eraberritzeko, eta obraren gastua guztira 138.000 eurokoa izango da. Udaletik jakinarazi dutenez, obra datozen egunetan abiatuko dute eta hilabete inguruko iraupena izango du; horregatik, lanak egiten ari diren bitartean Gaztetxea itxita izango da. Dena dela, ez da udalak Etxeluzea Gaztetxean egiten duen lehen eskuhartzea. Izan ere, Orioko Udalak 2014ean eraikina erosi zuen, eta urte horretan bertan argindarraren hartunea jarri zuen. Segurtasuna bermatzeko bidean, teilatua eraberritzea izango da hurrengo urratsa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide