Zorione Mendezek arte erakusketa zabaldu du Usurbilen

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 23a

Zorione Mendez. (Aiora Larrañaga/Hitza) Zorione Mendez oriotarraren Bi Txoriburu proiektuaren bigarren zatia, arteren ingurukoa ikus daiteke Usurbilgo Sutegi erakusketa aretoan. Bertako artisten lanak bildu ditu: argazkigintza, bideogintza, pintura, serigrafia, fanzineak, eskultura eta grabatuak, besteak beste. Orioko Nerea Urdangarinen lanak ere bertan izango dira. Igandera arte izango da zabalik erakusketa egunero 17:00etatik 20:00etara eta asteburuan goizean eta arratsaldean. Zorione Mendezen 'Bi Txoriburu' proiektua. (Zorione Mendez)  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide