Bihar, zirkulazioan eta azokan aldaketak izango dituzte Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 23a

Bihar, osteguneko azoka plazan izan beharrean, ikastola aurrean izango da. (Aiora Larrañaga/Hitza) Bihar herriko ikastetxeetako eta Danbolin Musika Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak kalez kale kantuan aterako dira, eta amaiera herriko plazan izango denez, ostegunetako azoka lekuz aldatuko da. Bihar, azoka Ikastola ondoko plazan izango da. Horrez gain, arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi Oriora iritsiko dira, eta herriko plaza itxi egingo dute ibilgailuentzat. Udaltzainek ibilgailuekin kontu handiz ibiltzeko eskatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide