‘Argitu Erabakia’ egitasmoa antolatu dute hilaren 31rako

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 23a

Orioko Gure Esku Dagok Argitu Erabakia ekimena antolatu du abenduaren 31rako. Urtezahar egunean, 18:00etan herritarrak Dikeko parkean bildu nahi dituzte, eta bertan suzko bolak botako dituzte erabakitzeko eskubidearen alde. Txartelak erosi daitezke Kultur Etxean, Itziar kirol dendan, eta Gabon, Kolon Txiki eta Errusta tabernetan. Txartelak kriseiluengatik aldatu daitezke bihar eguerdian plazan eta egunean bertan 17:45etik aurrera Dikean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide