Paxita Peña oriotarra hil da. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Larunbat gauean hil zen Paxita Peña oriotarra. Joxe Mari Erretegiko etxekoandrea izan zen 58 urtetan zehar Peña, eta bere seme Andoni Manterolaren esanetan erretegiaren "motorra"; emakume indartsua, langilea eta genio bizikoa izategatik ezagutzen dute oriotarrek Peña. Udan Bisiguaren Egunean Orioko Udalak omenaldia egin zion Peñari eta Bisiguaren Laguna aitorpena jaso zuen Joxe Mari erretegiko etxekoandrea izanda erretegiko parrilaren atzean urtetan egin zuen lanagatik.
Urola Kostako Hitzak Paxita Peñaren inguruko erreportajea egin zuen udan:
"Paxita Peña, 58 urte bisigu artean"