EAJ izan da lehen indarra Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 20a

Orion ere alderdi jeltzaleak eskuratu ditu boto gehien Espainiako Gorteetarako hauteskundetan: 1.046 boto, guztira. Ia 80 botoko aldearekin, EH Bildu (729 bozka) eta Ahal Dugu (651 bozka) izan dira bigarren eta hirugarren indarrak. PSE-EE eta PP izan dira laugarren eta bosgarren indarrak, 185 eta 93 botorekin, hurrenez hurren. 44 lagunek eman diote botoa Orain Baterari, 33k Ciudadanosi, 8k Pacmari, 4na Zero Murrizketak-Berdeak-i zein LNri eta 2k UPDri. Oriotarren %33,63a abstenitu egin da. 2011ko datuak: ORIO Abstentzioa: %33,53 Amaiur 1.129 boto EAJ 1.008 boto PSE-EE 286 PP 134 IU- Ezker Anitza 40

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide