Apaldu dute Orioko sutea

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 20a

Sutea piztu da arratsaldean Igeldo inguruan, eta gauerako Oriora hedatu da, Kukuarri alderantz. 21:00-22:00 bitartean jaso du Ertzaintzak abisua eta segituan bertaratu dira, baita suhiltzaileak ere. Haizearen eraginez Xaloa taberna eta Katxina jatetxearen arteko mendi magal aldera ere iritsi da, bigarren sute bat eraginez. Oriotik Igeldorako bidea itxi egin dute, eta tarte horretako hainbat baserri hustu dituzte badaezpada ere. Herritar ugari gerturatu da Xaloa ingurura zein Igeldora, gertatzen ari zena bertatik bertara ikusteko. 01:00a ingururako kontrolatuta dute suhiltzaileek sutea; sugarrak besterik ez ziren ikusten une horretan mendi magalean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez da aparteko kalte materialik izan. Goizaldera arte itxaron beharko da, ordea, hego haizea medio.   https://youtu.be/_8nFsOxKUaE  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide