‘Berdinduz’ programa aurkeztuko du larunbatean Orion Berdin Berdinak Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 16a

Berdin-berdinak kirol elkarteak 2016an abiatuko duen Berdinduz programa aurkeztuko du bihar 11:00etan Orioko Kultur Etxean. Kirola eta aisialdia denontzat gaia jorratuko dute Berdin-berdinak kirol elkarteko presidente Miren Salsamendik eta Kirol Egokituko Federazioko ordezkari Itsaso Nabaskuesek. Berdinduz programa boluntariotzan oinarritzen da, eta kiroleko eta aisialdiko jardueretan normaltasunez aritzeko zailtasunak dituztenei berdintasunean parte hartzeko aukera eman nahi die, horretarako behar diren laguntzak jarrita. Gaiarekin interesa duten herritarrak hitzaldira gonbidatu ditu Berdin-Berdinak elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide