Igandean yoga saioa eta mandala tailerra familientzat Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 16a

Mandala tailerra familientzat. (Albaola faktoria) Iganderako Gabonetako ekimenak antolatu ditu Mandalara Taldeak. Salatxo aretoan egingo dituzte, eta familiei zuzendutako saio irekiak izango dira. Alde batetik, 11:30ean, Yoga Familian saioa zuzenduko du Jesika Moralesek. Arratsalde partean, 16:0etan, berriz, Mandalak Familian ekimena egingo dute. Parte-hartzaileek mandalak egingo dituzte, eta horiekin herriko Gabonetako zuhaitza apainduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide