2016an Balearen Festa ospatuko da Orion. (Hitza)
Bost urtetik behin ospatzen dute Orion Baleraren Festa, eta 2016an tokatuko da hurrena. Hori dela-eta, jaia antolatzeko lehen bilera egingo dute astelehenean. Saio irekia izango da, eta kultur etxean bilduko dira, 19:00etan. Udalak herritarrak bileran proposamenak egitera animatu ditu.