Kataluniako independentzia prozesua hizpide izango da ostiralean Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 10a

Galtzarri kultur elkarteak antolatu du saioa, eta Vilafranca del Penedès herriko zinegotziek eta zinegotzi ohiek parte hartuko dute bertan. Covergencia alderdiko Joan Manel Monfort, CUP-eko Marcel Martinez, Esquerra Republicanako Pere Sabat eta Xavier Lecegui PSCko kide ohia izango dira hizlariak, eta Jon Agirresarobe oriotarrak zuzenduko du mahai-ingurua. Independetzia helburu zein da bidea? izenburupean, Kataluniak bizi duen momentu politikoa hobeto ulertzeko balioko die mahai-inguruak ostiralean 18:30etik aurrera Salatxo aretora bertaratzen diren herritarrei. Galtzarri Kultur Elkarteak herri eta nazio eraikuntzaren ekimenak sustatzea, herri dinamikak indartzea eta elkartasun guneak bultzatzea du helburu, ezkerretik eraginez beti ere. Eta ildo horrtan antolatu du ostiraleko saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide