Gaur eguerdian babarrun janarekin abiatu dituzte San Nikolas Jaiak Orion. Jendetza bildu da Karela Kiroldegian eta haur, gazte eta helduek giro ederra izan dute herri bazkarian. Arratsaldean, alde batetik elektrotxarangak gazteak dantzan jarri ditu herrian barrena; eta bestetik, Pello eta Nikolasa erraldoiek eta Tartalok eta gainontzeko buruhandiek txistularien doinuaz lagunduta herriko gazteenen jaia alaitu dute. Herritarren artean, erraldoi eta buruhandiekiko zaletasuna sortzen ari da, eta zenbaitek etxean egin dituzte beren buruandi eta erraldoiak, eta Pello eta Nikolasarekin batera kalejiran ibili dira.
San Nikolasetako egitaraua hemen ikusgai