Aurten ere haurrentzat tailerrak egingo dituzte sanikolasetan kultur etxean. (Aiora Larrañaga/Hitza)
SAN NIKOLAS JAIETAKO EGITARAUA
Gaur, Abenduak 4
- 20:00. Easo Abesbatzaren kontzertua, elizan.
Bihar, abenduak 5
- 14:00. Herri bazkaria, Karela Kiroldegian.
- 17:00. Eonian elektrotxaranga kalez kale ibiliko da, Karela Kiroldegitik hasita.
- 19:00. Pello eta Nikolasa buruhandiak kalejiran ibiliko dira herrian.
- 20:00. Festen hasiera deiadarra: Danbolin Musika Eskolako kideek, Salatxo Abesbatzak, Harribil dantza taldeak, adar-jotzaileek eta txalapartariek parte hartuko dute.
- 20:30. Aretoko dantzen emanaldia, plazan.
- 23:00. Zesuma taldearen kontzertua, plazan.
Igandea, abenduak 6, San nikolas eguna
- 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa kaleko eskaileretan.
- 10:30. Musika-tresnen tailerra, Kultur Etxean.
- 11:00. Salatxo Abesbatzak mezan kantatuko du.
- 12:00. Dantzari Txikien Txapelketa, plazan. Harribilek antolatuta.
- 12:00. Salatxo Abesbatza, kalez kale.
- 17:00. Frontenis Txapelketako finalak, frontoian.
- 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak eta buruhandiak txarangarekin kalejiran aterako dira.
- 19:15. Soka dantza, herriko plazan.
- 20:00. Herriko txaranga kalez kale.
- 22:30. Bertso saioa, Karela Kiroldegian. Bertsolariak: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Xabier Sukia eta Agin Laburu. Saioko gai-jartzaile lanak Unai Manterolak egingo ditu.
- 00:30. Hesian musika taldearen kontzertua, plazan.
- 02:00. Iker Gurrutxaga DJ-a, plazan.
Astelehena, abenduak 7, San Nikolas Bigarrena
- 10:00. Xakea, Kultur Etxean.
- 10:30. Erretiratuen hamaiketakoa, Zaharren Babeslekuan.
- 11:00. Umeentzako puzgarriak eta tailerrak, frontoian.
- 12:00. Harri-jasotzaileak eta aizkolaria, plazan. Harri Eskolaren eskutik.
- 15:00. 3X3 Txapelketa, Karela Kiroldegian. LH 3. mailatik DBH 2. mailara bitarteko haur eta gaztetxoentzat.
- 17:30. Dardo Txapelketa Herrikoia, Estropalari kalean. 12-16 urte bitartekoentzat.
- 18:00. Pello eta Nikolasa erraldoiak buruhandiekin ibiliko dira kalez kale.
- 19:30. Dardo Txapelketa Herrikoia, Estropalari kalean. 16 urtetik gorako herritarrentzat izango da.
- 23:00. Tximeletak taldearen kontzertua, plazan.
Asteartea, abenduak 8, Haurren Eguna
- 10:30. Mozorro tailerra egingo dute. Gai bezala Txaranga hartuta ariko dira.
- 11:00. Gaztetxoen udalbatzarra eta atsolarra.
- 12:00. Salda, txorizo pintxo eta Calonge sagardoaren dastaketa plazan.
- 15:00. 3x3 Txapelketa, Karela Kiroldegian. DBH 3tik aurrerakoentzat.
- 17:00. Goizean prestatutako mozorroekin kalejira herrian barrena, Pello eta Nikolasa erraldoiekin eta txistulariekin.
- 17:30. Lurralde mailako dardo txapelketa lurraldeka, Estropalari kalean. Lehiaketarako bikoteak zozketa bidez arautuko dituzte.