Orioko Emakume Musulmanen Elkarteak elkarretaratzea egin du Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 1a

Orioko Emakume Musulmanen Elkarteak elkarretaratzea egin zuen igandean Orion. (Karkara/Ana Iturain) Orioko Emakume Musulmanen Elkarteak elkarretaratzea egin zuen igande goizean herriko plazan, Parisko atentatuak gaitzesteko eta Islama eta terrorismoa ez lotzeko.  Indarkeriarik ez, terrorismoari ez, gerrarik ez, eta denak berdinak gara leloak aldarrikatu zituzten besteak beste. Argi adierazi zuten ez dutela bat egiten Parisen gertatutakoarekin eta Islamak ez duela inongo loturarik terrorismoarekin.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide