Tolosako finalaurrekoa Unai Agirrek irabazi du; Beñat Lizaso seigarrena izan da

Urola Kostako Hitza 2015ko aza. 29a, 21:49

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da gaur Tolosan; hirugarrena eta azkena datorren igandean Eibarren da

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da gaur, igandea, Tolosako Usabal kiroldegian. Unai Agirre nagusitu da, hala hernaniarra zuzenean sailkatu da abenduaren 19an Donostian jokatuko den finalerako. Beñat Gaztelumendik eta Iñaki Apalategik lortu dute bigarren eta hirugarren postua gaurkoan, hurrenez hurren. Beñat Lizaso azpeitiarrak ere kantatu du Tolosan, seigarren postuan gelditu da han. Tolosako kiroldegia bete egin da, 1.600 bertsozale bildu dira han. Tolosako finalaurrekoan aritu den seikotea. Unagi Agirre beheko lerrotik eskuinekoa da (Bertsozale.eus)  
BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Unai Agirre Goia 517
Beñat Gaztelumendi Arandia 501
Iñaki Apalategi Astigarraga 493,5
Oihana Iguaran Barandiaran 482
Nerea Elustondo Plazaola 476
Beñat Lizaso Alberdi 458,5
 Hirugarren eta azken finalaurrekoa Eibarren da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa datorren igandean, abenduaren 6an, Eibarko Astelena pilotalekuan izango da, 17:30ean. orduan erabakiko da finalerako seikoa. Dagoeneko bi dira finalaurrekoak irabazi eta zuzenean finalera sailkatutakoak: Alaia Martin eta Unai Agirre. Eibarko finalaurrekoan ariko diren sei bertsolarietatik lau Urola Kostakoak dira: Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia (Zarautz), Iñaki Gurrutxaga (Orio), Jon Maia (Zumaia), Mikel Artola eta Nahikari Gabilondo (Zarautz)Inaxio Usarralde izango da aurkezlea. Ohi bezala, sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide