Ines Bengoa ipuin-kontalariak saioa eskainiko du astelehenean Orioko Liburutegian

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 27a

Ines Bengoa ipuin kontalariak astelehenean saioa eskainiko du. (Orioko Udala)

Ines Bengoa ipuin kontalaria izango da astelehenean Orioko Haurren Liburutegian. Artea eta literatura uztartuko ditu Bengoak, ipuinak kontatzen ari den bitartean marrazkiak egingo baititu. Hasiera batean, azaroaren 17an egitekoak ziren saioa, baina bertan behera geratu zen eta astelehenean 18:00etan egingo dute. Ipuin-kontaketa 5-8 urte bitarteko haurrei dago zuzendua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide