Orioko sanikolas jaietako herri bazkarirako boluntario bila dabiltza

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko azaroaren 27a

Iaz sanikolasetako herri bazkarian boluntarioak. (Aiora Larrañaga/Hitza) Iaz herritar talde batek  festa ereduaren inguruan hausnartu zuten; jai parte-hartzaile, parekide, euskaldun eta sortzaileetan sinesten zuten, eta horren harira babarrun jana antolatu zuten. Antolatzaileen iritziz "oso arrakastatsua" izan zen, 200 lagun inguru bildu ziren, baina hobetu beharreko arloak daudela uste dute. Horregatik, aurtengo bazkarirako boluntario bila dabiltza. "Hainbeste herritar biltzen duen bazkari batek lana eskatzen du, eta lana ondo banatzen ez bada karga bihurtzen da". Antolaketan parte hartu nahi duten herritarrek jarrialea@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute. Aurten, abenduaren 5an, Koadrila Egunean, 14:00etan izango da herri bazkaria. Bazkarian parte hartu nahi dutenek, txartelak salgai dituzte Orioko Kultur Etxean, eta Gabon eta Errusta tabernetan 10 euroren truke. Abenduaren 1, asteartea, izango da txartelak eskuratzeko azken eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide