Orioko herrigunean etxe bat eraitsi dute

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 26a

Langileak Orioko Eusko Gudari kaleko 36. zenbakiko eraikina eraisten. (Aiora Larrañaga/Hitza) Asteazken iluntzean Eusko Gudari kaleko 36. zenbakiko etxearen teilatua hondoratu egin zen. Eraikina zaharkitua zegoen eta euriaren ondorioz teilaturen egiturak eman egin zuen. Udaletik suhiltzaileei hots egin zieten, baina haize bolada gogorren ondorioz ezin izan zuten garabia erabili arrikutsuak izan zitezkeen teilatu zatiak kentzeko. Dena dela, gaur Eusko Gudari kaleko zati bat itxia eta goiz-eguerdi partean eraikineko bi solairua eraitsi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide