Orion herritarrak Frontenis Txapelketan parte hartzen. (Karkara)
Sei bikote parte hartzen ari dira Orioko Frontenis Txapelketan, eta finalerdietan sartu baino lehen, partidak jokatuko dituzte ostiralean (bihar). Orain arteko partidetan Lertxundi eta Lizarralde gailendu dira; bigarren posturako lehia estua izango da, eta bihar erabakiko da zein izango diren bigarren eta hirugarren bikoteak. Beraz, pilota atsegin duten herritarrak ostiralean 18:30etik aurrera frontoira gonbidatu nahi dituzte Orioko Pilota Elkarteko kideek.