Erakusleiho eta balkoi lehiaketa antolatu du Orioko Arkupe Elkarteak Gabonetarako

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 25a

Gabonetako erakusleiho lehiaketa Orion. (Orioko Udala) Arkupe merkatari, ostalari eta profesionalen elkarteak erakusleiho eta balkoi lehiaketa antolatu du aurtengo Gabonetarako, Orioko Udalaren laguntzarekin. Lehiaketan herriko establezimendu guztiek eta herritarrek parte hartu dezakete. Arkupek bi sari emango ditu: bat erakusleiho dotoreenari eta bestea balkoi dotoreenari. Saria 300 euroko bonoa izango da, saridunek Arkupeko dendetan gastatu dezaten Lehiaketan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar da kultur etxean. Izena emateko azken eguna abenduaren 10a izango da. Lehiaketako epaimahaia Arkupe Elkarteko hiru ordezkarik eta Orioko Udaleko bi ordezkarik osatuko dute, eta sari banaketa abenduaren 29an izango da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide