Orioko EH Bilduko Amaia Dorronsoro zinegotziak bere karguari uko egin dio

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 25a

Amaia Dorronsorok zinegotzi karguari uko egin dio. (Hitza) Atzo iluntzeko udalbatzarrean EH Bilduko hautetsi Amaia Dorronsorok zinegotzi karguari uko egin zion. Arrazoiengatik galdetuta Dorronsorok azaldu zuen arrazoi pertsonalengatik utzi behar izan duela bere kargua. Orioko EH Bildutik jakinarazi dutenez, taldeak udal hauteskundeetara aurkeztu zuen zerrendan hurrengo hautagaia izango da zinegotzi berria, Bixente Lasa hain zuzen ere. Lasak 2008an hartu zuen zinegotzi kargua lehen aldiz Eusko Alkartasunako hautetsi moduan, eta pasa den agintaldian Orioko Udal Gobernuko kidea izan zen EH Bilduko zinegotzi bezala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide