Iaz giro ederra izan zen Gure Bazterrak ekimenean. (Gure Bazterrak)
Euskal musika taldeak igoko dira aurtengoan ere Gure Bazterrak jaialdiko oholtza gainera. Euskal musika eta musika taldeak Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzeko asmoz sortu zuten Gure Bazterrak proiektua iaz, eta aurten ere Orion egingo dute urteko hitzordu garrantzitsua. Beraz, hainbat estilotako musika eta giro ederra ziurtatuta izango dira larunbatean Orion. Arratsalde-gau parteko kontzertuez gain, aurten berrikuntza bezala larunbatean egunean zehar ere formatu txikiko kontzertuak antolatu dituzte herriko hiru tabernetan. Gero, 19:30etan abiatuko dute Karela Kiroldegian saio nagusia.
Gaueko kontzertuetako sarreak eskuragarri dira Orion Kalakari tabernan eta kultur etxean, Zarautzen Iruña tabernan eta 310 dendan eta Donostian Dabadaba tabernan eta Garoa Liburu Dendan. Horretaz gain internetez ere erosi daitezke sarrerak
Entradium atarian. Aurretik erosiz gero 10 euro kostako da sarrera bakoitza, eta egunean bertan lehiatilan 12 euro.
EGITARAUA
- 13:00etan, I see Whales taldea Tragoxka tabernan.
- 14:00etan, Aguxtin Alkhat Salatxo tabernan,
- 18:00etan, Azkaiten Pelox Trio Kalakari tabernan
- 19:30ean, Gure Bazterrak jaialdiko saio nagusia Karela Kiroldegian: El_Txef_A, Joe La Reina, Joseba B Lenoir Ganga, Ghast Numbre & His Tipsy Gipsies eta Bi Bala musika taldeek parte hartuko dute.