Euskarazko Liburu Truke Azoka antolatu dute Orion abenduaren 3rako. (Irene Elorza/Hitza)
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatuko da, eta Orioko Zaragueta Herri Eskolak Euskarazko Liburuen V. Truke Azoka antolatu du egun horretarako. Ekimenarekin, oriotarren artean irakurzaletasuna eta liburuan berrerabilpena sustatu nahi dituzte.
Liburuen truke azoka antolatu ahal izateko eskolako kideek herritarrek trukatu nahi dituzten liburuak jasoko dituzte. Datorren asteartean eta ostegunean 15:45etik 16:45era Zaragueta Herri Eskolan, eta asteazkenean 17:00etatik 18:00etara kultur etxean. Oriotarrek beren liburua truke azokako postura eramaten dutenean antolatzaileek liburuaren sailkapena zehazten duen txartel bat emango diete bueltan: haur, gazte edo helduen literatura den azaltzen duena alegia.
Abenduaren 3an, liburu truke azokako postua jarriko dute Zaragueta Herri Eskolako kideek. 15:30etik 16:45era ikastetxean bertan, eta 17:00etatik 18:00etara Orioko Kultur Etxearen aurrean. Herritarrak postura joaten direnean txartela sailkapen bereko edozein libururengatik trukatu ahal izango dute.
Antolatzaileek, oriotar guztiak ekimenean parte hartzera animatu nahi dituzte.