Xexili Eguna ospatzen ari dira eskualdeko musikariak egunotan

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko azaroaren 19a

Orioko Danbolin Musika Eskolako kideak kalean jotzen. (Aiora Larrañaga/Hitza) Igandean Xexili Eguna, musikarien eguna, ospatuko dute eskualdeko hainbat herritan. Tokian tokiko musika eskolek, abesbatzek eta musika bandek kontzertuak antolatu dituzte datozen egunetarako eta egitarau zabala osatu dute denen artean. Getariako Musika Eskolak eta Orioko Danbolin Musika Eskolak aurreko egunetan egin dituzte beren ekitaldiak, eta Getarian nahiz Orion musikaz bete dituzte kaleak. Orion esaterako Benito Lertxundiri omenalditxoa egin zioten musika eskolako ikasleek. Izan ere, Benito Lertxundi duela 50 urte inguru hasi zen jendaurrean kantuan, eta haren zenbait kantu gogora ekarri zituzten. EGITARAUA Azpeitia Gaur, azaroak 19. - 19:00etan, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen kontzertua, Soreasun. Azaroak 22, igandea. - 12:30ean, Azpeitiko Bandaren kontzertua, Soreasun. - 13:00etan, Azpeitiko Bandak kalejira egingo du herriko kaletan barrena. Azkoitia Azaroak 22, igandea. - 12:30ean, Iraurgi Abesbatzaren kontzertua Azkoitiko kaleetan barrena. Getaria Azaroak 22, igandea. - 12:30ean, Getariako Abesbatzaren Kontzertua Salbatore Deunaren parrokian. Azaroak 28, larunbata . - 20:00etan, Gazte Alaiak Txistulari Taldearen kontzertua, parrokian. Azaroak 29, igandea. - 09:30ean, diana Getariako Musika Bandarekin. - 12:30ean, Getariako Musika Bandaren Kontzertua Salbatore Deunaren Parrokian. Orio Azaroak 22, igandea. -Eguerdian, Salatxo Abesbatzaren kontzertua izango da elizan, mezaren ondoren. Zarautz Gaur, azaroak 19 - 17:30ean, kalejira musika eskolatik Musika Plazara. - Ondoren, Imanol Urbierta Musika Eskolako ikasleen emanaldia eta txokolatada Musika Plazan. Azaroak 21, larunbata. - 20:30ean, Txinpirin, Zarautz Txiki eta Zarautz Abesbatzaren emanaldia Frantziskotarren elizan. Azaroak 22, igandea. - 12:00etan, kalez kale kantuan ibiliko dira herriko musikariak. - 12:30ean, Zarauzko Musika Bandaren Kontzertua azoka plazan. Zestoa Gaur, azaroak 19. - 19:00etan, Ertxiña Musika Eskolako ikasleek kalejira egingo dute, trikiti, pandero eta beste hainbat musika-tresnen doinua kaleetan barrena zabalduz. Zumaia Gaur, azaroak 19. -19:00etan, Musika eta Dantza Eskolako jaialdia Maria eta Jose Ikastetxeko aretoan. Klase guztiak 18:15ean etengo dira. Azaroak 24, asteartea. -19:00etan, eskusoinu kontzertua Oxford aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide