Orioko 3X3 saskibaloi txapelketan izena eman daiteke abenduaren 4ra bitartean

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko azaroaren 17a

San Nikolas Jaietako 3X3 Txapelketa. (Aiora Larrañaga/Hitza) San Nikolas Jaietan, abenduren 7an eta 8an jokatuko da Orioko Herri Ikastolak Zarauzko Saskibaloi Taldearen laguntzarekin antolatu duen kirol lehia. Lehen egunean, astelehenean, haur eta gaztetxoek parte hartuko dute, eta bigarren egunean, asteartean, kadeteek eta seniorrek. Txapelketan parte hartu nahi dutenek Karela Kiroldegian edo ZAST-en webgunean eman beharko dute izena. Lau jokalari edo gutxiagoko taldeek 20 euro ordaindu beharko dute izena emateko, eta 25 euro 5 jokalariko taldeek. Ordainketa 2095 5176 87 1064181265 kontu zenbakian egin beharko dute, 3X3 Orio jarri eta taldearen izena zehaztuta. Orioko 3X3 Txapelketan parte hartzen duten guztiek kamiseta bana jasoko dute eta horretaz gain, sariak eta zozketak ere egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide