Orioko elkarretaratzea. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Orioko Udalak lehendakariaren deiarekin bat egin du, eta bost minutuko elkarretaratze isila deitu dute gaur 12:00etarako. Udaleko ordezkariak, udaleko langileak eta herritarrak bildu dira elkarretaratzean Parisen ostiralean izandako atentatuak salatzeko, eta era berean, biktimen senideei eta adiskideei elkartasuna adierazteko. Orioko Udalak nabarmendu du irmo arbuiatzen duela indarkeria terrorista, eta Orioko Udalak besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali die Parisko hiriari eta Frantziako herri osoari.
Orioko elkarretaratzea. (Aiora Larrañaga/Hitza)