San Martin Eguna ospatu dute Orioko Zaragueta Eskolan

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 12a

San Martin Eguna ospatu zuten Zaragueta Eskolako haurrek. (Zaragueta Herri Eskola) Atzo, San Martin Eguna ospatu zen eskualdeko auzo eta herri askotan, eta Orioko Zaragueta Herri Eskolako ikasleek ere ez zuten hutsik egin. Esku soinuaren laguntzarekin abesteko elkartu ziren  frontoian, eta eztarriak berotu ondoren gaztain jana egin zuten. Egunari amaiera emateko eskolako buruhandiak atera ziren haurrekin jolastera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide