Gabon Egunean Elkartasun Tonbola antolatzeko herriko saltokien laguntza behar dute gaztetxoek

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko azaroaren 12a

Gabon Eguneko Elkartasun Tonbola antolatzeko laguntza eskatu dute. (Orioko Herri Ikastola) Urtero Orioko Herri Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek Elkartasun Tonbola antolatzen dute Gabon Egunean. Irabazien erdia Rwandako eskola batera bidaltzen dute, bertan beharrezkoa duten materiala erosi dezaten; eta gainontzekoa martxoan egiten duten ikasketa bidaia finantziatzeko izaten da. Dena dela, Elkartasun Tonbola egiteko ezinbestekoa izaten da herriko dendarien solidaritatea; izan ere, bertan eskuragarri dauden sariak Orioko saltokiek ematen dizkiete ikasleei. Gabonak gainean dira, eta abenduaren 24an dena prest izan dadin ikasleak herriko saltokietatik pasako dira laguntza eske.  "Aurten ere Orioko komertzioei laguntza eskatu beharrean gaude, beraien eskuzabaltasuna deta-eta antolatu baitezakegu tonbola" adierazi dute. Orioko Herri Ikastolako DBH 4. mailako gazteek aldez aurretik eskerra eman dizkiete Elkartasun Tonbola egiten laguntzen dieten herritar guztiei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide