Herritarrak Talai Mendiren lokalean boulderrean ibili daitezke igandean. (Ane Olaizola/Hitza)
Talai Mendi Elkarteak bulder instalazioa du Iturbide kalean duen lokalean, eta hilabetean behin, hilabeteko hirugarren asteburuan hain zen ere, bertako ateak irekitzen dituzte herritarrek ere bulderrean aritzeko aukera izan dezaten. Datorren asteburua izango da hileko hirugarrena, eta igandean 16:00etatik 19:00etara bulderra praktikatu nahi duten herritarrek Talai Mendi Elkartearen lokalera agertu beharko dute.