Dantza suelto ikastaroa emango dute Orion. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Harribil dantza taldeak dantza suelto ikastaroa antolatu du L.H. 3. mailatik 6. maila bitarteko haurrentzat. Eneko Dorronsoro taldekide ohiak egin zuen proposamena garai batean txapelketetan Orioko bikoteek egiten zituzten pausoak berreskuratzeko helburuarekin. Dorronsoro bera izango da irakaslea, astean behin elkartuko dira entseatzeko eta hileko 12 euroko kostua izango du. Ikastaroan izena eman nahi dutenek enekodor@gmail.com-era idatzi edo 615-736911 telefono zenbakira deitu behar dute.