Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
https://youtu.be/VjXuQrCIN9c
Ostiralean 22:30etik aurrera Zeresanay Mehari zuzendari etiopiarraren Difret filma emango dute bertsio originalean eta euskarazko azpitituluekin Orioko Kultur Etxean. Bertan emakumeen eta nesken eskubideen alde lan egiten duen Meaza Ashenafi abokatuaren bizipenak kontatzen dira. Filmak sari ugari irabazi ditu, Berlinen eta Sundance zinema jaialdian besteak beste.