Jendetza bildu zen ostiralean Orioko ludotekaren inaugurazio ekitaldian

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 11

Orioko ludoteka jendez betetan ostiraleko inaugurazioan. (Karkara) Ostiralean Orioko Udaleko ordezkariak eta herritarrak Orioko ludotekan bildu ziren inaugurazio ekitalditxoa egiteko. Urriaren 23an ireki zituen ateak, eta pixkanaka martxa hartzen ari da udalaren zerbitzu berria. Inaugurazio festan herritar ugari bildu zen eta azpiegitura berria eta bertan eskaintzen den zerbitzua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten denek; besteak beste gustura ibili ziren haurrak ludotekaren bigarren solairuan jolasean, helduak mokadutxoa jaten eta berriketan ari ziren bitartean. Herriko Txurrumuski aisialdi taldeak kudeatuko du ludoteka. Haurrak ludotekaren bigarren solairuan jostailuekin jolasean. (Karkara)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide