Elkarretaratzea egin dute Orioko Memoriaren Txokoan. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Gaur eguerdian Orioko Memoriaren Txokoan bildu dira Orioko Udalbatza osatzen duten udal taldeak eta hainbat herritar herrian bizitzeko eskubidearen aurkako urraketaren bat jasan duten biktima guztiak omentzeko. Joxe Angel Zaldua alkateak lore eskaintza egin du eta ondoren elkarretaratze isila egin dute parte-hartzaileek.