Orioko memoriaren plaka. (Orioko Udala)
Ekitaldia Orioko Memoriaren Txokoan egingo da, Herriko Plazatik elizara doan aldapan. 12:00etan bilduko dira Orioko Udalbatza osatzen duten taldeak eta ekitaldian parte hartu nahi duten herritarrak, ekitaldi irekia izango baita. Lore eskaintzaren bidez, gogora ekarriko dituzte bizitzeko eskubidearen aurkako urraketaren bat Orion jasan duten biktima guztiak.