Alberto Etxarte arraunlaria erdian domina eta garaikurrarekin. (Iturria: Joxemari Olasagasti)
Orio Arraunketa Elkarteko bi arraunlari asteburuan Torinon (Italia) izan dira Torinoko Silver Skiff Txapelketa jokatzen. Ibilbide luzeko proba izan da, 11 kilometro luzekoa, eta parte hartzaileak aulki mugikorrean bakarkako ontzian lehiatu dira.
Gizonezko Master B mailan, 36-42 urteko arraunlarien mailan, Alberto Etxarte izan da irabazlea. 43-49 urteko Emakumezkoen Master C mailan, berriz, Olaia Martinez 5. postuan sailkatu da.
Olaia Martinez, gizonezko maila absolutuan txapeldun diren Sinkovic anaiekin. (Iturria: Joxemari Olasagasti)
Aurten Torino 2015eko Europako Kirol Hiriburua da eta Torinoko ibilbide luzeko arraun proban munduko arraunlari onenek parte hartu dute Orio Arraunketa Elkarteko kideekin batera, tartean Olinpiar Jokoetako eta Munduko Txapelketetako txapeldunek.