Ibon Huegunek jarraituko du Orioko presidente gisa

Aritz Mutiozabal- Sasoian.Info 2015eko azaroaren 5a

Ibon Huegunek jarraituko du Orio Arraunketa Elkarteko presidente izaten. (Aritz Mutiozabal/Hitza) Zerrenda bakarra aurkeztu denez, azken zuzendaritza taldeak jarraituko du beste lau urtez. Ibon Huegunekin batera, honako hauek osatzen dute Orio Arraunketa Elkarteko batzordea: Jose Ramon Garate, presidenteordea; Iñaki Arostegi, idazkaria; eta bokalak, honako hauek: Jose Manuel Agirresarobe Lopetegi, Jesus Mari Aierza Zinkunegi, Lino Mari Karrera Solaberrieta, Joxe Karrera Uranga, Zigor Gazpio Ruifernandez eta Jose Inazio Mujika Rezabal.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide