Txurrumuskiko kideak Orioko ludotekan. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Ostiralean 18:30ean inaugurazio ekitaldia egingo dute, herritarren artean ludoteka ezagutzera emateko. Lehenik eta behin ekitalditxoa egingo dute eta bertan parte hartuko dute Udaleko ordezkariek eta Txurrumuskiko kideek. Ondoren, bertaratzen direnek ludoteka barrutik ezagutzeko aukera izango dute.
Orioko Txurrumuski Aisialdi Taldeak kudeatzen du ludoteka, eta jakinarazi dute bertan izena emateko epea oraindik zabalik dagoela.