Iaz jendetza bildu zen Sanikolasetako herri bazkarian
Orioko Festa Batzordeak herritarrekin hirugarren bilera egingo du astelehenean 19:00etan Kultur Etxean. Sanikolasak gertu dira, eta egitaraua ixten joan nahi du udalak; horregatik, udalak parte-hartzaileei eskatu die bilerara beren proposamenen aurrekontuekin joateko.
Aurreko bileran
behin behineko egitaraua prestatu zuten parte-hartzaileek egindako proposamenekin, baina oraindik parte hartzeko aukera dute oriotarrek.