Haziak banatuko ditu Herrio Natur Taldeak Orion. (Aiora Larrañaga/Hitza)
11:00etatik 14:00etara herriko plazan postua jarriko dute natur elkarteko kideek eta bertaratzen direnei haziak banatzeaz gain, hazi bakoitzaren inguruko informazioa ere eskainiko diete: hazia nola landatu behar den eta behin hazten denean landaretxoarekin zer egin behar duten hain zuzen ere.
Herrio Natur Taldeak udazkenero antolatzen du hazi banaketa eta modu horretan bertako zuhaitz espezieak ezagutzera eman nahi ditu eta basoen garrantzia azpimarratu.