Mursegoren zuzenekoak zapore ona utzi du Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 31

Mursegoren emanaldia Orioko Kultur Etxean (Aiora Larrañaga). Orioko Kultur Etxeko aretoa ia beteta zegoen atzo Maite Arroitajauregi eibartarraren alter egoa –Mursego, alegia– zuzenean entzuteko. Orioko Udalak antolatu zuen emanaldia, Euskaraz bizi-bizi ekimenaren barruan. Bertaratu zirenak gustura jarraitu zuten kontzertua, eta txundituta geratu ziren bere ahotsa eta hainbat musika tresna uztartuta lortutako konbinazioarekin. Gainera, zenbait abestitan herriari keinu egin zion, abestien hitzak zertxobait moldatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide