'Heriotz on bat bizi' hitzaldia eskainiko dute asteazkenean Orion

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 26a

'Heriotz on bat bizi' hitzaldia eskainiko dute asteazkenean Orion. (Fundación Un Buen Vivir) Asteazken arratsaldean 19:00etan Heriotz on bat bizi hitzaldia eskainiko du Mar Lopez Perez buruko osasunean eta giza eta gizarte zientzietan adituak Orioko Mandalara Elkartearen lokalean. Bertan heriotza izango dute hizpide, izan ere adituaren iritziz "egungo gizartean heriotza tabua bihurtu da, porrota bezala ulertzen baita hainbat arlotan: osasunean, pertsonalean eta eremu sozialean)". Horrek guztiz baldintzatzen du hilko denaren eta horren ingurukoen bizipena. "Heriotza ezinbestean iristen zaie pertsona guztiei, eta bizitza bezain naturala da. Milaka urtetan ohiko fenomenoa dela ulertu izan da eta heriotzaren inguruko errituek gertakaria onartzea erraztu izan dute. Dena dela, egun egoera oso bestelakoa da eta gizarteko gai eztabaidagarria bihurtu da". Orioko Mandalara Elkarteak antolatu du hitzaldia eta doakoa izango da, antolatzaileek uste baitute gaia benetan interesgarria izan daitekeela herritarrentzat.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide