Orioko itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltaria antolatu dute iganderako

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 26a

Orioko itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltaria egin zuten iaz ere Orion eta arrakatsua izan zen. (Xabier Alberdi)   Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako turismo sailek Urola Kostako Udal Elkartearekin elkarlanean eskualdeko tsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak antolatu dituzte. Orion egingo dute lehena, eta Xabier Alberdi itsas historian adituak Itsas hiribildu baten ezaugarriak ezagutu ditzagun hitzaldia emango du. Igandean 11:00etan abiatuko dute ibilaldia udaletxe aurrean eta alde zaharretik barrera bisita egingo dute; bidean Orioko itsas jarduera nagusienetan parte-hartu zuten hainbat itsas gizonen etxeak ezagutuko dituzte, eta Alberdik XVI, XVII eta XVIII. mendeetako itsas-hiribildu baten ezaugarriak azalduko ditu. Hitzaldi-ibiltaria doakoa izango da eta bertan parte hartu nahi dutenek Orioko Turismo Bulegoan bertan, orioturismo@gmail.com helbidera idatzita eta 943-835565 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide