Orioko ludoteka gaur irekiko dute. (Txurrumuski)
Aste honetan zehar 17:00etatik 19:30era ate irekien jardunaldia egingo du ludotekak eta haurrek eta gurasoek ludoteka ezagutzeko aukera izango dute. Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 4. mailara arteko haurrek parte hartu dezakete eta bertan jolas libreak eta hezitzaileek dinamizatutako jolas antolatuak egingo dituzte. Datozen egunetan zerbitzua irekia izango da eta nahi dutenek jolasak ezagutzeko, txokoak deskubritzeko eta bestelako elementuekin esperimentatzeko aukera izango dute ludotekan.
Orioko ludotekak bi solairu ditu, irudikoa bigarren solairua da. (Txurrumuski)
Gainera, gurasoei zerbitzuaren inguruko informazio zehaztua eta prezioaren nondik norakoak emango dizkiete ludotekan ostirala bitartean. Txurrumuskiko arduradunek azaldu dutenez, erabiltzaileek astearte eta ostirala bitarteko bi egun aukeratu ahal izango dituzte ludotekara joateko eta astelehenetan erabiltzaile guztientzat irekita izango da.
[caption id="attachment_171732" align="aligncenter" width="300"]

Orioko ludotekaren sarrera eta informazio gunea. (Txurrumuski)