Aratz Madariaga eta beste hemezortzi auzipetuen aldeko elkarretaratzea egin zuten irailan Orion. (Aiora Larrañaga)
Kukutza Gaztetxea eraitsi zuten egunean izan ziren istiluekin lotuta hemeretzi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak eta irailean epaitu zituzten, tartean da Aratz Madariaga Dorronsoro oriotarra. «Desordena publikoa» egotzi zien fiskalak auzipetu gehienei, eta 18 hilabeteko espetxe zigorra eta egondako kalte guztiak ordaintzea eskatu zuen haientzat. Madariagari, hain zuzen ere, harriak botatzea eta edukiontziak batetik bestera mugitzea egotzi zioten. Epaia kaleratu dute eta 9 hilabeteko espetxe zigorraz gain, 84.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dute denek.
19 gazteen abokatuek helegitea jarriko dutela jakinarazi dute.
Berria egunkariarik argitaratu duenez, bereziki larritzat jo dute epaileak 84.000 euroko zigorra ezarri izana. Bilboko Udalak egun hartan gertatutako kalteen ordainetan eskatu zuen diru kopuru hura. Baina udala ez zen epaiketara aurkeztu eta fiskalak bere egin zuen eskaria. Gainera, epaitutakoak eguneko istilurik larrienak jaso aurretik atxilotu zituzten.
Aratz Madariaga eta beste 18 lagun epaiaren zain geratu dira Kukutza auzian
Harriak botatzea egotzi dio fiskalak Aratz Madariaga oriotarrari