San Nikolas Jaiak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 22a

Herritarrek dituzten proposamenak ezagutu nahi ditu Orioko Udalak. (Aiora Larrañaga/Hitza) Gertu dira San Nikolas Jaiak, eta Orioko Udalak egitaraua lehenbaitlehen zehaztu nahi du abenduaren hasierarako dena prest izan dadin. Horretarako herriko eragileen eta norbakoen proposamenak jaso nahi dituzte Jai Batzordeko kideek eta gaia jorratzeko bilera egingo dute datorren astelehenean 19:00etan Kultur Etxean. Orioko Udalak herritarrak bileran parte hartzera animatu ditu jaia denen artean osatu dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide