Mursegok kontzertua emango du hilaren 30ean Orioko Kultur Etxean

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 21a, 17:51

Mursegok kontzertua eskainiko du Orion. (Hitza)   Orioko Udalak antolatu du emanaldia Euskaraz bizi-bizi ekimenaren barruan. Orioko Kultur Etxean izango da saioa eta bertan izan nahi dutenek gonbidapen txartelak doan eskuratu ditzazkete kultur etxean bertan. Dena dela, arin ibiltzea gomendatu dute kultur etxeko arduradunek 120 lagunentzako aforo mugatua izango baitu kontzertuaK. Mursego Maite Arroitajauregi musikariaren izen artistikoa da; eibartarrak biolontxeloa ikasi zuen kontserbatorioan eta egun kontzertuak eskaintzen ditu bakarlari moduan. Oholtza gainean esperimentatzea gustatzen zaio Mursegori eta hainbat musika-tresna eta ahotsa uztartzen ditu. Adituen esanetan euskal musikak azken urteetan eman duen "ahots berezi eta interesgarria da" Mursego eta batez ere bere zuzeneko emanaldiengatik atsegin dute zaleek. https://youtu.be/QO7AppMdBzA  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide