Ostegunean 19:00etan Galtzarri Elkartean bilduko dira Orioko Gure Esku Dagoko kideak, eta Gure Esku Dagok eman beharreko hurrengo hurratsez arituko dira Eskura ekimenaren barruan. Arduradunek azaldu dute bilera irekia dela eta gaiarekin interesa duten oriotarrak batzarrean parte hartzera gonbidatu dituzte.