Mateosek eta Urrestik irabazi dute Getariako arraunlarien arteko pilota erronka

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 17a

Ezkerrean Jon Urresti eta Egoitz Mateos eta eskuinean Mikel Indo eta Agustin Mugika (Aiora Larrañaga/Hitza) Gaur eguerdian Getariako Arraun Elkarteko arraunlarien arteko pilota erronka jokatu da Getariako pilotalekuan; getariarrak, oriotarren aurka aritu dira, eta azkenean Egoitz Mateosek eta Jon Urrestik osatutako bikote getariarrak 7-22 emaitzarekin irabazi diote Agustin Mugika eta Mikel Indori. Hasiera batean nahiko berdinduta abiatu dute partida, baina 5-8 getariarrak aurretik jarri direnean aise irabazi diete oriotarrei. Jon Urresti pilotariak adierazi duenez, gustura dira egin duten lanarekin. "Arraunean bai, baina pilota arloan ez genuen elkar ezagutzen. Horregatik hasieran beldur pixkabatekin joan gara partidara. Gustura gaude frontoia bete egin delako eta eguerdi polita pasa dugulako". Arraun denboraldia bukatuta, entrenamenduekin hasi bitartean atseden hartzen ari dira Getariako arraunlariak, baina erronkarako tartea ere hartu dute. Pilota partidara bertaratu direnek nabarmendu dute giro polita izan dela norgehiagokan zehar eta getariarrez gain hainbat oriotar ere hurbildu da Getariara lehia jarraitzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide